María Peláe
Partekatu:

Abuztuak 29 | 21:30 h | Escenario Ciudadela

María Peláe

"La Niña"

María Peláe (Malaga, 1990) 16 urterekin igo zen lehen aldiz agertokira eta, harrezkeroztik, autore-aretoen zirkuituan hasi zen. Erreferenteen lana aztertzen dihardu, Enrique Morenterena, adibidez. Txikitandik edan duen koplaren berotasunaren arrimuan, bere ibilbideak sustrai horixe bera dauka abiaburu eta hainbat estilo jotzen ditu, hala nola jazza,  bossa nova edota fadoa. Vanesa Martín, Javier Ruibal edota Rozalén artistekin lankidetzan aritutakoa, hainbat disko ere ditu plazan, eta gaur egun, aro berriari heldu dio, La Niña izenarekin, flamenkoaren funtsa egungo soinuekin uztarturik emateko, rapera hurbiltzen duen pregon estiloa bere eginez.