Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

María Juncal

Cómparte:

Estreinaldia

Artista zerrenda

  • Zuzendaritza eta Koreografia : María Junca
  • Jatorrizko musika : Basilio García
  • Musika moldaketak : Yago Santos eta Diego Villegas
  • Dantza : María Juncal
  • Gitarrak : Basilia García eta Camarón de Pitita
  • Kantua : Maria Mezcle eta Juan Carlos Triviño
  • Klarinetea : Diego Villegas
  • Biolina : Israel Torres Araiza
  • Perkusioa : Vicente Suero Vega

María Juncal

Abuztuak 29 19:00h Baluarte - Flamenco on fire agertokia

"El encierro de Ana Frank"

María Juncal, jatorriz Las Palmas Kanaria Handikoa, bailaora da. Prestakuntza sendoa du baletean eta dantza klasiko espainolean, eta Trini Borrull maistra handiaren iloba txikia da. Dantza-ibilbidean sarturik, lehen urratsak Santa Cruz Tenerifekoan eman zituen, eta geroago, Madrilen, non dantza flamenkoko mitoen konpainietan aritu baitzen; Güito edo Manoleterekin, adibidez.

Eszenan agertzen duen heldutasun harrigarria, mugimenduen sakontasuna, eta dantzari ematen dion indarra ikusita, mende honetako bailaora handienak etortzen zaizkigu gogora, eta aldi berean, adierazpen plastikoaren alderdi ezezagunak agertu ditu. Beharbada, horrexegatik aritu da mundu zabaleko tenpluetan, eta horrexegatik ere jaso ditu makina bat sari, hala nola Kordobako Antonio Gades Dantza Flamenkoaren Sari Nazionala (2004); Dantza Flamenkoaren Lehen Saria eta “Desplante” Trofeoa Cante de las Minas Nazioarteko Jaialdian (2006); edo, urte hartan bertan, Flamenka Bakarlari Onenarentzako Saria Teatro Albéniz Koreografia Lehiaketan, hain zuzen ere orain Iruñera ekarriko duen lanarengatik: “El encierro de Anne Frank”.

María Juncalek gizadian izaniko gertakaririk lazgarri eta hunkigarrienetako bat ekarri du dantza moldera, baina aldi berean kontatzen digu nekez galtzen dugula amets egiteko gaitasuna. Galdu ote zuen gaitasun hori laneko bere protagonistak, hau da, Anne Frank-ek? Bailaora honek ezetz pentsatu nahi du, hots, oztopo, krudelkeria eta izugarrikeria ororen gainetik, ametsek eta arimak bizirik iraun badirautela. Eta horrelaxe ikusaraziko digu Flamenco On Fire 2015 jaialdiko ikusleentzat antzeztuko duen ikuskizun dramatiko bezain eder horretan.