Iruña

María José Llergo
Partekatu:

Abuztuak 25 | 21:30 h | Baluarte

María José Llergo

"Sanación"

María José Llergoren (Pozoblanco, 1994) flamenkoa era guztietako soinuekin gozatuta dago, baina bere sustraiak harro erakutsirik: sustrai arabiarrak eta sakonak, argitsuak eta ilunak, iraganera edatera joaten diren melisma ederrez josiak beti, gaur egunean proiektatzeko. “Niña de las dunas” bere lehen gaia erabat da “do it yourself” eta Marc López gitarra-jotzaile flamenkoarekin batera eman zuen, zaleak eta bestelakoak liluraturik utzita. Gai hori “Sanación” diskoan sarturik dago eta aurkeztuko digun disko hori, halaber, liluragarria da. Honatx lehen printza arrakastatsuak, haren ibilbidea hasi besterik ez baita egin: “Quema” abestia, Juancho Marques raperoarekin batera emana; «Me miras pero no me ves», hark berak idatzia, konpromiso sozial sendoarekin eta Lost Twin sevillarrarekin batera ekoiztua;’ La luz’, Colors estudioan grabatua, eta ‘Nana del Mediterraneo’ goiztiarra. 

MondoSonoro musika-aldizkariko artista demoskopikoa da eta Bartzelonako Primavera Sound jaialdian aritua. Iruñera dator “Sanación” bere begirada flamenko berria erakustera. Esaten du aitona-amonak dituela gogoan abesten duenean, hainbeste erakutsi ziotelako. Esaten du, halaber, soula entzun eta bere ahalmen gogokoagoen bitartez iragazten duela. Findu egiten duela eta musikaren bidez bere adierazpenerako espazio berezia aurkitzen duela. Dagoenekoz milaka entzulek ezagutu dute, plataforma digital, single eta zuzenekoen bidez.