Iruña

María José Llergo et Paco Soto
Partekatu:

Abuztuak 26 | 12:00 h | Udaletxeko balkoia

María José Llergo et María José Llergo et Paco Soto

María José Llergoren flamenkoa (Pozoblanco, 1994) era guztietako soinuekin gozatuta dago, baina bere sustraiak harro erakutsirik: sustrai arabiarrak eta sakonak, argitsuak eta ilunak, iraganera edatera joaten diren melisma ederrez josiak beti, gaur egunean proiektatzeko. “Niña de las dunas” bere lehen gaia erabat da “do it yourself” eta Marc López gitarra-jotzaile flamenkoarekin batera eman zuen, zaleak eta bestelakoak liluraturik utzita. Gai hori “Sanación” diskoan sarturik dago eta lan hori, halaber, liluragarria da.  Hori, gainera, Paco Sotoren gitarrak lagundurik eginen du. Sotok 30 urte pasatxo ditu eta Jorge Pardo, Guadiana eta beste artista ospetsu batzuekin aritu da lankidetzan eta biran mundu zabalean barna.