Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

María José Llego

Cómparte:

María José Llergo

Abuztuak 22 19:00h Baluarte - Flamenco on fire agertokia

Gozatu aurreiritzirik gabe, zatozte kantu sendo eta sakona entzutera, bere garaikideen arropaz jantzita baitago. Egizue eztanda sumatzen duzuenean ez dagoela posmodernotasunik batere hogeita hamar urtera iritsi ez den gaztearengan. Sentitu zuen harridura ikusten duzuenean zer-nolako konpromisoa duen artearekin, emozioekin eta gainerakoekin.

María José Llego modu berean gailentzen da, ​Manolo Caracolen ​nahiz ​Antonio Machínen moldean kantatuz; printza guztiak ere aitona José Sánchez Muñozek erakutsiak (boleroaren arras letra ezagunak bezain letra koloreztatuetan), lurra goldatu, urarendako errekastoak egin eta uharka betetzen zuen bitartean.