Iruña

Mari Peña et Antonio Moya
Partekatu:

Abuztuak 28 | 19:45 h | Ezpeletako jauregia

Mari Peña et Antonio Moya

Utrerako flamenkoa. Familiartean. Izenburu hori eman dakioke Mari Peñak eta Antonio Moyak dakarten errezitaldiari. Emaztea eta senarra. Kantaria eta gitarrista. Oroz gain, konplizeak, biak ere nortasunaz, tradizioaz eta jakinduriaz gainezka heldu den ildo flamenkoari eusten diotenak.

Artista gutxi barneratzen dira Mari Peñaren ausardiarekin solearen eremurik kementsuenetan. Bertan bizi dira buleriako maisuak. Baita cantiñakoak ere, Pinini familia kasu (eta harekin dago ahaidetua), eta maisuak ere badira fandango egokituetan eta beste hainbat palo eta estilotan. Buena familia ere dabil eremu horietan, Perratetarrak ere odolkide dituztenak; familia horrek gordea dauka beti desagertzeko arriskuan dagoen kantua. Iratxoez mintzo da, haiek aipatu gabe. Mintzo ere orain jauregietan agertzen diren gauez eta patioez. “Mi tierra” diskoan dago entzungai. Haren artea, nola ez, zuzenean bizi behar da.