Iruña

Manuel Liñan
Partekatu:

Abuztuak 27 | 21:30 h | Baluarte

Manuel Liñán

"¡Viva!"

Granadan 1980an jaioa, Manuel Liñán berrikuntzaren eta arriskuaren irudia da dantza flamenkoan, betiere tradizioaren ezagutzan eta errespetuan oinarrituta. Koreografoa eta zuzendaria ere bada, eta ikuskizunetan lan egin du hainbat konpainiatarako, hala nola Espainiako Ballet Nazionala, Rafaela Carrasco, Teresa Nieto eta Nuevo Ballet Español-erako. Bere sorkuntza lanak New Yorkeko Center-era edota Sidneyko Operara iritsi dira, eta aitortza erakarri diote, hala nola dantza arloko interprete gizonezkorik onenarendako Max Saria 2013an edota Dantza Sari Nazionala 2017an.   

¡Viva! aurtengo Flamenco on Fire jaialdian gozatzeko aukera izanen dugu. Lana oihu bat da eraldakuntzaren askatasunari, biluztasun modu baten gisara ulertua eta, ez, ordea, maskaratzeko modu baten gisara. Dantzaren aniztasunaren eta berezitasunaren ospakizun bat da, eta bertan, sei bailaore-dantzarik lagundurik, ohiko rolez harata jotzen dute dantzaren eta emozioaren jatorrizko izaera bilatzeko.