Los Voluble y Raúl Cantizano
Partekatu:

Abuztuak 29 | 21:30 h | Escenario Ciudadela

Los Voluble y Raúl Cantizano

"Flamenco is not a crime feat Carta a Sabicas"

Sabicasi omenaldia eginen dion Flamenco on Fire jaialdiaren edizio honetan, bat-eginik arituko zaizkigu Los Voluble ikus-entzunezko birnahaste kolektiboa eta Raúl Cantizano gitarrista heterodoxoa, flamenkoaren mugak zabaldu dituen ikuskizuna emateko. Izan ere, kofinamendu eta bideo-deien urte honetan, Nam June Paik bideo-artistaren Bienvenido Mr Orwell (1984) printza hartu dute abiaburu, Sabicasen jotze-moldea teknologiaren bidez urrutitik ikasteak duen garrantzia nabarmentzeko, interferentziak eta delay-ak erabiliz eta gitarra, webcam eta bideo-sintetizadoreak baliatuz.