Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Los Mellis y Carlos de Jacoba

Los Mellis eta Carlos de Jacoba

Abuztuak 26 12:00h - La Perla Hoteleko Balkoia

Izen horiek kartel oro aberasten dute, kolpe bakoitzean ezkutatzen duten irizpideari esker, pausa bakoitzari ematen dioten sentiberatasunari esker, doinuen aberastasunari esker eta ahotsen ñabardurari esker. Antonio eta Manuel Montes Saavedra dira, hots,  ‘Los Mellis’, Huelvako bi bizki. Arcángelen babespean agertokira igo zirenetik, zer esan handia dute flamenkoaren munduan. 

Doinu bikainak eta harmonia ezinezkoak ematen dituzte,  ahotsen oihartzuna afinazio bikainarekin mamituta. Gainera, hatzen artean ederki harilkatzen dituzte txalo-jotzeekin batera ematen dituzten kantuak eta sokak. Haietako batek (Manuel) lurretik dihardu, eta besteak (Antonio), berriz, airean marraztuta.

Carlos de Jacoba gitarra-jolea Granadako Motrileko familia ijito batean jaio zen, eta txikitatik flamenkoarekiko maitasuna erakutsi zitzaion. Aldi berean, Huerta Carrasco bere auzoko karriketan, ‘bajañí’ren soinuaz behin betiko maitemindu zen.

Carlosek sekulako dohainak ditu jotzeko, eta behar bezalako sentiberatasuna eta sena ditu, kantua laguntzeko.  Ohargarriak dira oso haren nortasuna eta gitarraren dotorezia. Beti ari da soinu eremu berrien bila. Haren jotzeko moldean ederki uztarturik daude tradizioa, jotze ijitoenaren ezagutza eta grina, modernotasuna, freskura eta erromantizismoa.