Los Chichos
Partekatu:

Abuztuak 30 | 21:30 h | Escenario Ciudadela

Los Chichos

"En concierto"

Espainiako musikaren historia bizia. Los Chichos entzuteak rumba dakarkigu gogora, estiloa mundu osora zabaltzen lagundu baitzuten. 1973an osatua, Espainiako musikaren fenomeno handietako baten ardatz izan ziren, 20 milioitik gora disko saldu baitzituzten, herri musikaren baitan leku ederra hartuta. Langile-auzoetako bizitzari buruzko abestiak nahiz rumbaren eta rockaren arteko soinuak iruditeria kolektiboan txertatu ziren, mito bihurtu arte. 1990az geroztik, etapa berriari heldu eta, jada, Juan Antonio Jiménez “Jeros” taldetik kanpo zegoela, eta  Emilio Gonzalez Gabarreren semea taldean sarturik, Espainiako eszenan erroturiko musika-estilo hura ontzen segitu zuten, harik eta 2008an Hasta aquí hemos llegado diskoa plazaratu zuten arte. Flamenco on Firen, rumbari eskainitako bizitza osoa aletuko digute.