Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Lole Montoya

Lole Montoya

Abuztuak 23 23:30h Gaueko zikloa - 3 Reyes hotela

"Recuerdos"

Lole Montoya nahitaezko ahotsetako bat da egungo eszena flamenkoan. Ahots gozo eta karismatikoa da, ohi ez bezalako moldakortasunez hornitua; horri esker, Andaluziako musikaren panorama gehien eraldatzen lagundu duen artistetako bat da.

Manuel Molinarekin hainbat disko atera ondoren, “Lole y Manuel” bikote mitiko eta iraultzailearekin betiere, bakarka jarraitu zuen kantuan, estiloa flamenko arabiar klasikoan oinarritua. Eragin hori amaren aldeko familiarengandik jaso zuen, leinu hori sakon baitago erritmo eta doinu moriskoei lotua.

Lole Montoyak “Recuerdos” ikuskizuna ekarriko digu Tres Reyes Hoteleko Gaueko Ziklora, Manuel Molina maisuaren omenez. Horrela, Juan Carmona “El Camborio”-ren gitarra paregabearekin batera, bide sakon eta mistikoa urratuko du denetariko printzak emateko; hots, bikote ospetsuaren arrakasta handietatik (“Nuevo día”, kasu) bere bizitza eta ibilbidea markatu dituzten ereserki handietaraino.