Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Lole Montoya y Juan Carmona

Lole Montoya eta Juan Carmona

Abuztuak 24 12:45h Flamenco en los Balcones - Udaletxeko balkoia

Lole Montoya Trianan jaio zen. Juan Montoya eta Antonia ‘La Negra’ren alaba da. Haren familiak flamenko munduko talde ijitorik trinkotuenetako bat osatu zuen. Neskatoa, beraz, tablaorik ospetsuenetan hazi eta hezi egin zen. 

Eszena flamenkoaren ahotsik garrantzitsuenetako bat da. Ahots gozoa, karismatikoa, aparteko moldagarritasunez jantzia. Horri esker, musika andaluziarraren panorama gehien eraldatzen lagundu duen artista ospetsuetako bat izan da. 

Manuel Molina senarrarekin batera hainbat disko plazaratu ondoren (harekin “Lole y Manuel” bikote mitiko eta iraultzailea osatu baitzuen), bakarkako bideari heldu zion, flamenko arabiar klasikoa ardatz hartuta. Eragin hori amaren familiarengandik jaso zuen, leinu hura oso lotuta egon baitzen erritmo eta doinu moriskoei. 

Juan Habichuela Maisuaren semea, Juan Carmona granadarra  ‘Los Habichuela’ leinuaren ondorengoa da, eta leinu hori gogoangarria izan da benetan gitarra flamenkoan. Bere oroimenaren txoko bakoitza musikaz betea dago.

Alternatiba Pepe Habichuelarengandik jaso zuen, gitarra jotzen hasi zenean,  eta flamenkoaren sustrai garbienen gerizpean hazi zen, hainbat artistaren bidelaguna izan baitzen: La Paquera de Jerez, Rafael Farina, Antonio Gades, El Güito, Farruco, Manolete, Fernanda eta Bernarda de Utrera, Manuela Carrasco, Chocolate, Camarón de la Isla edota Enrique Morenterena, esaterako. 

 ‘Ketama’ taldea osatu eta musika irauli zuen, ‘flamenko berria’ sortuta, eta mugak hautsita, bai estereotipoetan, bai ospean, bai salmentetan. 

Artista handien produktorea izan da, gainera, hala nola José ‘El Francés’, Duquende, Tomatito, Alejandro Sanz, Paco de Lucía, Enrique Morente edo Pitingorena, eta flamenkoan sustraituriko proiektu aunitz abiarazi ditu. 

Egiazko luxua da Flamenco On Firerentzat horrelako errezitaldi bat lehen aldiz eskaini ahal izatea Udaletxeko Balkoitik; flamenkoko bi artista gogoangarriren errezitaldia, alegia.