Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Laura González

Abuztuak 26 20:00h - Civivox Condestable

"Guitarra Flamenca"

Laura González gitarra-jole kordobatarraren saioa, José Rojoren gitarrak eta Jorge Canoren perkusioak lagunduta. Guitarra Flamenca emanaldian, gitarrarako kontzertu-lanak joko ditu, guztiak ere hark berak sortutakoak. Hasteko, granainak; gero, malageñak, guajirak, alegriak, eta bukatzeko, buleriak. 

Laurak bere ibilbidean ondutako proiektu guztiak arrakastatsuak izan dira; oso gazterik ekin zion, dantza eta gitarra flamenkoa ikasten hasita.  Musika-hezkuntzan diplomaduna, artista izateaz gain, irakaslea ere bada.  

Frantzian, Espainian, Suitzan eta Portugalen barna lan egin du peña ospetsuetan, bai bakarlari gisa, bai flamenko munduko izen handiak lagunduta. Halaber, Puertollanoko, Kordobako eta Jaengo Musika Kontserbatorioetan lan egin du. Gaur egun, azken horretan da gitarra flamenkoko irakaslea.