Labudú
Partekatu:

Abuztuak 30 | 21:30 h | Escenario Ciudadela

Labudú

"Budulería"

Flamenkoaren eta musika beltzaren erdibidean, Labudú talde madrildar bat da, jam sessions moldeko saioen eszenatik sortua, musika sustraidunean bide berriak topatzeko jaiotakoa. Pastora Andrades (ahotsa, baxua), Juanma Montoya (gitarra), Josué Ronkío (baxua) eta David Bao (bateria) dira kide, eta Fugaz dute lehen singlea, 2019an plazaratua. Flamenkotik abiaturik, eraginek hip hop, neosoul eta hiriko musika berrietatik edaten dute. Ate bat flamenko garaikidera, etorkizuneko bide berrietara irekia, Budulería-k -buleriaren egungo errebisioak- erakusten duen bezala.