Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

La Tremendita

La Tremendita

Abuztuak 24 23:30h Gaueko zikloa - 3 Reyes hotela

"Delirium Tremens"

Rosario Guerrero, La Tremendita, tradizioz da flamenkoa; bokazioz, sortzailea, eta maitasunez, artista. Jondoa sortzetikoa du. Kezka, berriz, eskuratua. Kantua ikertzearekin batera, solfeoan eta pianoan ikasi zuen. Sei urtean dantza konpainia entzutetsuekin lankidetzan aritu ondoren, eta flamenkoko izen handiekin proiektu oso ezberdinak jorratu eta gero,  2008an bere bakarkako artista-bideari heltzeko erabakia hartu zuen, dena bere buruarentzat inbertituta. Egun, bakarka landutako hiru lan ditu jadanik plazan. 

“Delirium Tremens” diskurtso artistikoa da, eta kantu flamenkoaren generoari doakion aurreiritzi orotaz haratago doa. Esperimentazio-lana, baina oso sustrai tradizionalarekin. Bidaia, zirraretan barrena. Hezurdura, egia esan, lan klasiko bat izan zitekeen, bestelako tresnekin landua, eta formatu, testura, ideia, konposaketa, moldaketa eta olerkietan aurrera jotzea eragiten diotenak. Lau mugimenduetan dago zatitua: Caótica (kaosa), Fuga (onarpena), Ahínco (ikaskuntza) eta Tedeum (onarpena). Haietako bakoitza hainbat kantu flamenkoz osatua dago, eta sortzaileak bizi izaniko aro horietako bakoitzaren une jakin bati dagokio. Hitz batez, edertasun sakona, zuzena eta zirraragarria.