Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

La Tremendita

La Tremendita

Abuztuak 24 13:30h - La Perla Hoteleko Balkoia

Rosario ‘La Tremendita’ trianarra tradizioz da flamenkoa; sortzailea, bokazioz; eta artista, bihotzez. Odoletik heldu zaio “jondoa”. Kezka, berriz, eskuratua dauka. Enriqueta ‘La Pescaera’ren birbiloba txikia, La Gandinga de Trianaren iloba txikia eta José ‘El Tremendo’ren alaba, Rosariok kantua berehala ikasi, eta neskato zelarik hasi zen jai eta peñetan alez ale ematen.  

Kantua sakon ikertu bidenabar solfeo eta piano ikasketak egin zituen. Sei urtean, lankidetzan aritu zen dantza talde ospetsuekin nahiz denetariko proiektuekin flamenko munduko izen handien ondoan. Gero, 2008an, bakarkako bideari heldu zion, behin betiko. Orduz geroztik, jada, bakarkako 3 lan plazaratu ditu. 

La Tremendita dena da nortasun, bestelako kantua da, bihotzez eta arimaz abesten du, garrasirik gabe. Haren ahotsak zirrararik muturrekoenak xuxurlatzen ditu. Begirada integratzailea du musika sortzean; ez ditu esaldiak gogoan, testuak baizik. Notak harilkatu eta kantuak josten ditu konposizioak sortzeko, erabateko diskurtsoak eraikita. Behar adinako talentua du obra handi baten arkitektura musikala muntatzeko. La Tremendita alde guztietatik begira da artista, eta alde askotakoa, gainera, egungo profilekin bat. Baina molde hori harengan ez da azala, mamia baizik.