Kiki Morente + Pepe Habichuela
Partekatu:

Abuztuak 29 | 12:00 h | Udaletxeko balkoia

Kiki Morente y Pepe Habichuela

José Enrique Morente Carbonell, Kiki Morente (Granada,1989) kantaore eta gitarrista handiko leinu bateko kidea da. Enrique Morenteren eta Aurora Carbonell bailaoraren semea, Soleáren eta Estrellaren anaia, txikitatik erein zuen aitak harengan gitarrarekiko zaletasuna. Goi-mailako ikasketak egin zituen Granadako gazteria musikalen Kontserbatorioan, eta ohikoa da emanaldietan gitarra jotzen ikustea. Haren kantuak Manuel Vallejo, Pepe Marchena, Antonio Chacón eta beste maisu batzuen eragina jaso du, baina eragin garaikideak ere, hala nola Pat Metheny, Leonard Cohen eta Cheb Khaled artistenak, haiekin lanean aritu baitzen aitaren hainbat proiektutan. 2010ean, bakarkako ibilbideari lotua, Juan Habichuela bilobarekin eta David Carmonarekin aritu da, eta lankidetzan, berriz, Vicente Amigo, Niño Josele eta Carlos Saura zinegilearekin.

Oraingo honetan, gitarra flamenkoaren mito bat izanen du bidelagun. José Antonio Carmona Carmona (Granada, 1944) instituziotzat hartua baitago kantuari lagun egiteari dagokionez. Vicente Escuderorekin eta  Sabicas maisuarekin hasia, geroago, hogei urte zituela, Madrilgo Torres Bermejas tablaoan aritu zen. Ibilbide emankorrean, Juanito Valderrama, Camarón, Enrique Morente eta beste aunitzen bidelaguna izan da. Azken horrekin, funtsezko lana ondu zuen flamenkoaren historiarako. Sormena akuilu duela, teknika fina darabil beti, kantu flamenkoan aritu zalea da eta sentiberatasun handi-handikoa. Horrek guztiak bultaturik, jazz munduko musikari ospetsuekin aritu da (Dave Holland eta Don Cherry), bai eta musika hinduan ari direnekin ere  (Nithin Sawhney, Anoushka Shankar eta The Bollywood Strings).

Sarrera agortuak