Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Ketama

Cómparte:

Ketama

Abuztuak 21 21:00h - Baluarte

"No estamos locos tour"

Inor itzuli badaiteke, Ketama da, ez baitziren sekulan joan. Musika Espainian bestela idatziko litzateke, 80ko hamarkadako hasieran talde bat agertu ez izatera, flamenkora hurbiltzeko modua aldatu baitzuen. Izan ere, irekiera eta aldaketa garai hartan, rocka eta popa egunean jartzen ari zirenean denbora galdua berreskuratu nahian, Antonio, Juan eta Josemi Carmonak arnas berria ekarri zuten tradiziora, publiko zabalarentzako irekita. 

Aurreiritzirik gabeko musikari-belaunaldi bateko kide, tradizioaren ezagule baina soinu berriak sartzeko beldurrik gabe, Ketama flamenko berriaren garaipen handia izan zen.

Orain, 14 urteko itxaronaldiaren ondotik, banda berriz ere bildu da ‘No estamos locos tour’ bira egiteko. Bira arrakastatsu honetan, bandak bere doinu ospetsuak berreskuratu ditu, urteen joan-etorriak dakarren jakintzarekin berremanak, baina Ketamaren funts eta zapore benazkoari eutsita.