Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Kati Golenko

Cómparte:

Kati Golenko

Abuztuak 23 12:00h Flamenco en los Balcones - Balcón Calle La Mañueta

Kati Golenkori Kati ‘La Polaca’ esaten diote, jatorriz poloniar-amerikarra baita. Chicagon jaioa, 9 urterekin hasi zen gitarra jotzen. Betirako liluratu zuten, dena den, flamenkoaren erritmoen eta doinuen bidez adierazten diren zirrara handiek. Maitemintze hori mugarri izan zen bai haren ibilbidean bai haren bizitzan, eta orduz geroztik, Katik grina horri eman dio bidea, eta hortxe dihardu gehien miretsi eta errespetatzen duen musika ulertu eta berrinterpretatzeko ahaleginean.

2011n, Enrique Vargas Maisuarekin hasi zen ikasten, eta 2015ean, Madrilera joan zen bizitzera, hango giro flamenkoan murgiltzeko. Ordutik honat, gitarra flamenkoan ikasten segitu du José Jiménez ‘El Viejín’ekin, Casa Patas Fundazioan. Halaber, kantuan nahiz txalo-jotzean duen ezagutza sakondu du Montse Cortésekin eta Miguel Reyesekin, hurrenez hurren. 

Katik era askotako leku aunitzetan lan egin du, bai Europan, bai AEBn. 2017ko negu honetan, New Yorkeko Unibertsitateko ikasle talde batek dokumental bat ondu du haren bizitzaz eta Madrilgo esperientziez.    

Kaxoian Miguel Reyes izanen du bidelagun. Mundu osoan ezaguna den ‘Casa Patas’-en  perkusio irakaslea da. Bere taldea ere badu, seikote bat, musika latinoa, jazza eta flamenkoa fusionatzeko.