Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Kati Golenko y María Keck

Kati Golenko eta María Keck

Abuztuak 23 20:00h - Mesón del Caballo Blanco

"Toques de este y oeste"

Tradizioaren oinarriei eutsita, Kati Golenko gitarra-jole poloniar-amerikarrak ekialdeko nahiz mendebaldeko artistak biltzen ditu, bere ukitua emateko flamenkoa bezalako musika hain bereziari.  

Katik bere gaiak jo eta abesten ditu, Maria Keck bailaora eta kantari hungariarrak lagunduta. Mariak, zehazki, bere berea duen ekialdeko fusio flamenkoa ekarriko du. Miguel Reyes mexikarra arituko da perkusioa jotzen, eta Vic Guadiana, biolina. 

Ikuskizunean ederki ageri da zenbat kultura ezberdin dauden flamenkoarekin lotuta, gaur egun. Izan ere, paloak jazz elementuekin, folk amerikarraren trazuekin eta Europako ekialdeko ijitoen musikarekin nahasten dira. 

Kaxoian Miguel Reyes izanen du bidelagun. Mundu osoan ezaguna den ‘Casa Patas’-en  perkusio irakaslea da. Bere taldea ere badu, seikote bat, musika latinoa, jazza eta flamenkoa fusionatzeko.