Iruña

Partekatu:

Abuztuak 29 | 19:30 h | Ziudadela XXIM Agertokia

Juanito Makandé

"La raíz del viento"

Beregaina, egiazkoa eta askea, Juanito Makandéren (La Línea de la Concepción, 1982) espirituak espontaneotasuna du ezaugarri, bai eta hegoaldetik heldu den sormena ere. Lau disko plazaraturik eta ezin konta ahala kontzertu emanik, ibilbide arrakastatsua urratua du musikari gisa eta, horrez gain, publikoaren, prentsaren eta profesionalen aitortza jaso du, eszena independentearen artistarik berezienetakoen artean baitago. “Kantautore librea”, hark berak bere buruaz esatea gustatzen zaion bezala. 2021 honetan, hogei urte beteko ditu musikagintzan,  Radio Macandérekin lehen lana ondu zuenetik. Berrikitan, La raíz del viento argitaratu du, hots, flamenkotik eta jazzetik edaten duen autore-kantua, berriz ere Makandéren izaera librearen erakusgarri. 

Sarrera kontzertu bikoitza: Juanito Makandé eta Big Lois

Sarrera agortuak