Tutera

Juanfra Carrasco y Nono Reyes
Partekatu:

Abuztuak 25 | 13:00 h | Fernando Remacha kontserbatorioa

Juanfra Carrasco eta Nono Reyes

Flamenkoak oso gazte zelarik erakarrita, gure cantaore gazte extremadurarrak 15 urterekin ekin zion bere ibilbideari, Extremadurako telebista autonomikoko ‘Duende Flamenco’ saioan parte hartu zuenean. Handik urtebetera, Don Benitoko Jaialdi Flamenkoan aritu zen, Luis El Zambo, Miguel de Tena eta beste figura batzuekin batera. 17 urte zituela, berriz, Sevillan kokatu eta Cristina Heere Fundazioan hasi zen ikasle. Han, José de la Tomasa, Calixto Sánchez, Julián Estrada eta beste maisu batzuen eskolak jaso zituen. Behin prestakuntza aroa bukaturik, sariketetan hasi zen parte hartzen, gehienetan sari nagusiak eskuratuta; beste askoren artean, ‘Ciudad de Carmona’ lehiaketa nazionala, Mayorgako ‘Ciudad de Plasencia’ lehiaketa, Valdemoroko lehiaketa nazionala eta Lorcako lehaiketako ‘Sol de Plata’ saria. Flamenco on Fire 2021en, Nono Reyes izanen du bidelagun, hau da, Antonio Reyesen seme gitarrista, etxetik jasotako tradizio flamenkoari eutsi diona.  

Sarrera agortuak