Iruña

Juana la del Pipa et Manuel Parrilla
Partekatu:

Abuztuak 28 | 12:00 h | Udaletxeko balkoia

Juana la del Pipa et Manuel Parrilla

Barandei heldu eta listua ilaun-sorta bihurtzen du. Juana la del Pipak dena tindatzen du beltzez bere zintzurra irekitzean. Galzorian dagoen artista espeziea da. Laburra du kantua, jereztarra, ahula; ez du xede jendeari huraxe gustatzea, min eragitea baizik, eta bidean zale kopuru ederra bereganatu du. 

Emakume flamenko-dantzari historiko baten alaba da eta mundu osoan barna aritu da, ezaugarri duen begirada desafiatzailea agerian. Bekozkoa zimurtua eta begiak barnerantz iltzatuak, erritu isil gisako batean baitaratua balego bezala. ‘Mujerez’ diskoa, La Macanita eta Dolores Agujetasekin batera, halako errebelazioa izan zen jende askorentzat. Arte “hondoan”, zenbaitetan, gutxiago gehiago dela frogatu zuena. Flamenkoa adierazpen-ariketa bada, hark (nekez betea) trebezia bat ekarri zuen jaio zenetik, hots, konplexua dena ‘Ai’ batek hartzen duen tokian sintetizatzeko trebezia. Manuel Parrilla izanen du bidelagun, hau da, gitarra munduko dinastiarik garrantzitsuenetako baten oinordekoa.