Iruña

Juan Villar et Nono Reyes
Partekatu:

Abuztuak 25 | 12:00 h | Udaletxeko balkoia

Juan Villar et Nono Reyes

Juanito Villar kantariak bere ahotsaren bidez liluratu zuen Manolo Caracol maisua, ahotsa ñabardura cadiztar hutsez jantzia baitzegoen. Maisuak beti sekulako interesa agertu zuen haur harengatik. Mutikoak, izan ere, bikaina zuen konpasa, fraseatze soila, eta gaitasun handia adierazpenerako. Mutikoak josteta gisa ikasi zuen kantua eta handitu zen, eta bere gaitasun hura arras disko ezagunetan isuri zuen:  ‘Qué cara más bonita’, ‘Cállate’, ‘Dímelo, dímelo’, ‘Cuchillo y espada’… Gauzarik zailena lortu zuen, hots, flamenkoaren urrezko aroan nabarmentzea, hau da, 60ko hamarkadan abiarazitako aroan, bera ardatza izan baitzen Camarón, Lebrijano, Rancapino eta beste figura batzuekin batera.

Buleriak eta tangoak, bai eta alegriak, fandangoak, seguirillak eta soleareak ere. Leinu zabaleko familia batengandik heldu den ijito honek estilo berezia sortu du, gazteendako erreferentzia izan dena. Harena baita kantu mintzatua, eta isiltasuna du maite. Denborak ia uzten ez duen neurriko geldiunea. Tertzioak leku ezinezkoetan moztea. Harridura eragitea eta kontatzea, horixe egiten jarraitzen du Juanito Villarrek agertokiz agertoki; eta bere belaunaldiaren azken auhena iragarriko du udaletxeko balkoitik, Nono Reyesekin batera. Nono, hain zuzen, Antonio Reyes kantaorearen semea da eta jotzearen bidez eman dio segida familiarengandik heldu zaion tradizioari.