Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Juan de Juan

Cómparte:

Juan de Juan

Abuztuak 22 23:30h Gaueko zikloa - 3 Reyes hotela

"'Armonía'"

‘Armonía’ osotasun baten zatien proportzioen oreka da. ‘Armonía’-k edertasuna dakarkigu gogora. Gailentasuna bilatu nahi izatetik sortutako ikuskizun honetan, graziak, fineziak eta distirak dantza flamenko baten mugimendu bakoitza gobernatzen dute zuzenbidez. Dantzan ageri da irudikatua artistaren arimaren lorratza, eta dantzak, aldi berean, gorputzaren handitasuna bilatzen du, bai akorde bakoitzean bai isiltasun bakoitzean.

Palo bakoitzean, koreografia berri bat; eta preludioetan, tartekoetan eta bukaerakoetan, berriz, ondarea historian utzi duten flamenko-konpositore bikainen lana gogora ekartzen duten omenaldiak eta motiboak. Hitz batez, bidaia bat musikaren iraganera eta etorkizunera, oraingo honetan dantza ardatz hartuta.