Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

José Valencia y Paco Jarana

Cómparte:

José Valencia eta Paco Jarana

Abuztuak 26 13:30h Flamenco en los Balcones - Balcón Calle La Mañueta

José Valencia XXI. mendeko etxe kantari ijitoen transmisio-ereduaren iraupenaren adibidea da. Familiaren sustraiak Lebrijan ditu, eta handik hartu du kantaera. Leinu ijito eta flamenko luze eta zabal bateko kidea da. Leinuak Jerez aldean ere badu bere adarra; Tío Borrico eta Parrilla de Jerez, adibidez. 

Mutiko txikia zelarik, jada “soleák” ematen zituen; gainera, buleria moldean ematen zuen bere “aceitunas partías” kopla. 5 urte soilik zituenean igo zen lehen aldiz agertoki batera, Camarón de la Isla, Fernanda eta Bernarda de Utrera, José Menese, el Lebrijano, eta beste izen handi batzuek inguraturik. 

Beste sari askoren artean, lau “Giraldillo” irabazi ditu, bere talentuaren eta grina ukaezinaren erakusgarri. “Jondoren” munduan ematen diren sari garrantzitsuenak dira. 

Paco Jarana Dos Hermanasen jaio zen. Luís Franco aitarengandik jaso zuen gitarrarekiko zaletasuna. Aitak berak jarri zion goitizena, hazi zeneko auzoaren ohoretan, trantsizio garaian lehiaketa bateko ateak itxi baitzizkioten, Francisco Franco deitzen zelako. Jaranak Sevillako Goi-mailako Kontserbatorioan ikasketak egin, eta Rafael Riqueni eta Isidoro Carmonaren ondoan ikasi zuen.

Artista handien bidelaguna izan da, hala nola Mario Maya, Maltilde Coral edo Farrucorena. Egun, Eva Yerbabuena bailaorarekin ezkondua dago, emaztearekin batera aritzen da, eta haren ikuskizunetako musikaren egilea ere bada.