Iruña

José Mercé et Manuel Cerpa
Partekatu:

Abuztuak 27 | 12:00 h | Udaletxeko balkoia

José Mercé et Manuel Cerpa

Hamaika aldiz lortu du arrakasta, eta beste behin ere lortzea espero du, Iruñeko udaletxeko balkoitik; ez du inoiz bertatik kantatu. Jose Mercé disko gehien saldu dituen artista flamenkoa da. Jerez de la Fronteran jaio eta hezi zen, eta han egin zituen lehen urratsak. Geroago, osaba Manuel Soto Sordera kantaorearen etxera joan zen Madrila, eta han, tablaoz tablao eman zuen ezagutzera bere burua. Munduan barna ibili zen, Antonio Gadesen mailako dantzariak lagundurik; ondoren, bakarlari gisa eskuratu zuen arrakasta: ‘Del amanecer’, ‘Aire’, ‘Confí de fuá’ eta, azkena, ‘El oripandó’, besteak beste.

Iruñean, flamenko kantaririk ezagunena gitarraren promesa batekin arituko da: Manuel Cerparekin. ‘Chipiona’ fandangoetan aritu da lankidetzan berarekin.