Iruña

Partekatu:

Abuztuak 25 | 13:30 h | Nuevo Casino

José María Velázquez-Gaztelu, Pepe Lamarca et Corral de la Morería

Galardón Fundación Flamenco on Fire

JOSÉ MARÍA VELÁZQUEZ-GAZTELU

Flamenkologoa, komunikatzailea eta poeta da. RTVEn, kultur dibulgatzaile hauta da, ‘Nuestro flamenco’ saioaren bitartez. ‘Rito y geografía del cante’ seriea zuzendu zuen, hau da, genero horretako historian ikus-entzunezko dokumenturik garrantzitsuenetakotzat aho batez jotzen den seriea. Serie horrek eraginik, Flamenkologia Katedra hartu zuen 1972an, ederki merezita. Aldizkari espezializatuetan eta egunkarietan idatzi du gazte zenetik. Bere liburuen artean, poesia lanak dira nabarmentzekoak, hala nola ‘Los límites del desierto’, bai eta ikerketa arlokoak ere, eta horiez gain, ‘De la noche a la mañana’ izenburuko azken atalean bildutako elkarrizketak eta artikuluak. Kazetaritza “jondoaren” dekanoa da.

PEPE LAMARCA

Bere kameraren begi porteñoak flamenkorantz gidatu zuen argazkigintza lanbide duen argazkilari hau. Bereak dira Camarón de la Islaren eta Paco de Lucíaren erretraturik ezagunenak, hala nola biak gazte zirelarik jarrera informalean barrezka eta erretzen agertzen diren zuri-beltzezko hura. 70eko hamarkadan iritsi zen Espainiara Buenos Aires bere jaioterritik eta, harrezkeroztik, Antonio Gadesen kartel adierazgarrienetako batzuk egin zituen, hala nola Carmenmuntaketarena. Bere lentearen aurrean ere jarri dira José Menese, El Lebrijano, Fosforito, Terremoto, Carmen Linares, José Mercé, Niño Miguel, Enrique de Melchor, Tomatito eta hainbat artista belaunaldi. Bere lanaren bitartez, beraz, flamenkoaren historia isurtzen da aurrerantz tinko. 

CORRAL DE LA MORERÍA

1957an zabaldu zenetik, Morería kaleko areto horrek flamenkoaren historia bizia ikusi du igarotzen. Lekua eragilea izan da sorkuntzan eta, eredugarria, halaber, Madrilgo tablaoen urrezko arotik (60eko hamarkada) gaur eguneraino. Bertako gastronomia eskaintzak Michelin izar bat merezi izan du eta hori ez da beste ezein tablaotan gertatu. Bertako mahaietan eseri dira munduko gizon-emakumerik ospetsuenak (Ali boxeolaria, Harrison Ford aktorea…) unean uneko artista flamenkorik nabarmenenak ikusteko.