Hitzaldia

José Manuel Gamboa
Partekatu:

Abuztuak 27 | 17:00 h | Baluarte

Sabicas, el Maestro que nos formó a distancia

José Manuel Gamboa

José Manuel Gamboak (Madril, 1959) bere buruaz dio flamenko polifazetikoa edo flamenkoloko-a dela. Gitarrista aritu ondoren, informazio flamenkoaren arduraduna izan da Estatuko hainbat egunkaritan (Diario 16, La Razón, El País), irrati batzuetan (Onda Madrid, Cadena Ser, Onda Cero, etab.) eta telebistan (TVE), eta era berean, Paco Rabalek aurkeztutako La luz del flamenco dokumentalaren gidoilari eta zuzendarikidea. Musika-ekoizle lanetan, Carmen Linares, Enrique Morente, Gerardo Núñez, Rafael Riqueni eta Pitingorekin egin du lan, eta F. Núñezekin batera, Camarónen eta Paco de Lucíaren lan osoez arduratu da, bai eta Enciclopedia de los estilos flamencos A-Z (2007) lanaz ere.

Hogeita hamarretik gora liburu plazaraturik, bai eta ehunka disko-lan ere, erreferentzia nagusietako bat da flamenkoaren gaineko ikerketa garaikidean.

Flamenco on Firen, Sabicas, el Maestro que nos formó a distancia hitzaldia emanen du, oinarri harturik bai nafar gitarrista bikainaren ibilbidea, bai iruindarrak flamenkoa mundu zabalean zabaldu izana.

Sarrera agortuak