Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

José Ángel Carmona y Eduardo Trassierra

Cómparte:

José Ángel Carmona y Eduardo Trassierra

Abuztuak 24 13:30h - La Perla Hoteleko Balkoia

Talentuduna eta moldakorra, José Ángel Carmona kantaore sevillarrak ere ederki menderatzen ditu gitarra, mandola eta baxu elektrikoa. Bere ahotsari zor dio bere ibilbide emankorrean sari asko eskuratu izana, kantuak grinaz, maisutasunez eta sentiberatasunez kulunkatzen dituelako.

Eduardo Trassierra gitarra-jotzaile eta konpositoreari sari handiak eman dizkiote. Adibidez, 18 urte bakarrik zituela, Sevillako Flamenkoaren Bienaleko Giraldillo jotze saria eskuratu zuen. Artista eklektikotzat dauka bere burua eta etengabe ari da lanean gero eta flamenko unibertsalagoaren bila, kolore-trazu infinituz zipriztindutako flamenkoa ontzeko.