Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Rocio Márquez y Jorge Drexler

Cómparte:

Jorge Drexler y Rocío Márquez

Abuztuak 23 21:00h - Baluarte

"Aquellos puentes sutiles"

‘Aquellos puentes sutiles’ topaketa baten istorioa da. Bi artistaren topaketa baita, lehen begiratuan iduri lukeena baino askoz ere gauza gehiago partekatzen baitituzte.

Handia da zinez Jorge Drexler eta Rocío Márquezen sormena, eta handia ere, biek entzuteko duten gaitasuna, bai eta lurralde berrietan barneratzeko ahalmena ere. Biek ere izugarri maite dituzte musika sustraidunak. 

Guajirak, milongak eta vidalitak dira. Bada, molde horiek, mendez mende Atlantikoan zehar joan-etorrian, bi gauza adierazten dituzte, hala komunitate bakoitzaren berezitasuna, nola kultura iberoamerikarren arteko hurbiltasuna. Hori oinarri harturik, biek batera ‘Aquellos puentes sutiles’ irudikatzen dituzte elkarren arteko konplizitatetik, musikaz eta bertsoz beterik. Inorena ez den lur emankor horretan, dena izan baitaiteke gertakizun.