Tutera

Partekatu:

Abuztuak 25 | 19:00 h | Fernando Remacha kontserbatorioa

Jesús de Rosario

Madrildarra, Cañorroto auzokoa. Jesús de Rosario 5 urte zituela hasi zen gitarra jotzen, “El Entri” aitaren eskutik. 15 urterekin, Antonio Canalesen konpainian sartu zen eta, geroago, Merche Esmeralda bailaorarekin aritu zen lankidetzan, «Mujeres» ikuskizuneko musika-zuzendari gisa. Dantzako beste figura batzuk ere lagundu ditu, hala nola El Güito, Carmen Cortés, Joaquín Cortés, Rafael Amargo edota Eva la Hierbabuena, bai eta Potito, Diego El Cigala, José Mercé, Miguel Poveda, Montse Cortés, Remedios Amaya eta beste figura batzuk ere. 1998an,  Sara Barasen “Sensaciones” eta “Sueños” musika ondu zuen, harekin batera hainbat bira eginik munduan barrena. 2000n, “Juana La Loca”-rako musika konposatu zuen (hiru sari eskuratutakoa Max Sariketan), Sevillako Flamenkoaren Bienalean estreinatua. Berrikitan, Antonio Canalesen “Minotauro” eta  Carmen Cortésen “También muere el mar” ikuskizunetako musika ondu du. Gitarrarekin bidelagun aritutako ibilbide luzearen ondotik, bakarkako lehen diskoa plazaratu du, “Sin tanto”; hartan, buleriak, rondeñak eta rumbak dira nabarmentzekoak, eta hainbat artista aritu zaizkio lankidetzan; besteak beste, Sara Baras, Tomatito, Antonio Carmona eta Bernardo Parrilla.

Sarrera agortuak