Iruña

Javier Ruibal
Partekatu:

Abuztuak 27 | 20:00 h | Gayarre antzokia

Javier Ruibal

"Ruibal"

Puerto de Santa Marían (Cadiz) 1955ean jaioa, Andaluzian ondutako musika guztiak elkartu dira Ruibalengan. Bere kasa ikasia, bada jazz eta rock oihartzunik bere konposizioetan, baina baita flamenkoaren edota musika sefardiaren ukiturik ere. Abestiak sortu ditu Ana Belén, Javier Krahe, Martirio, Pasión Vega, Mónica Molina eta beste artista batzuentzat. Corazón de barro olerki-liburuaren egilea, bere diskoetan ederki uztartua ageri da 26ko Belaunaldiaren sentiberatasuna Cadizko airearen sormen haizearekin. Musikari egin dion ekarpenak hainbat sari erakarri dizkio; besteak beste, Andaluziako Arteen Domina eta 2020ko kantu original onenarendako Goya saria, Intemperie lanarengatik, Benito Zambranoren izen bereko filmerako ondua.

Aurtengo Flamenco On Fire edizioan, Ruibal ekarriko digu, hau da, kontakizun berriekin batera heldu den diskoa, haren grinetako asko biltzen dituena: hots, poesia, edertasunaren bilaketa eta, era berean -unibertso pertsonal bat sortze aldera- bere tradizio musikalean inspiratzen den artista baten heterodoxia.