Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Israel Galvan

Israel Galván

Abuztuak 25 21:00h - Baluarte

"Fla.co.men"

Musika, horixe da argudioa. Israel Galvánen proposamen eszenikoetan luze eta zabal entzun den musika, orain bilbez, libretoz eta antzerkiz arindua. Musika hutsa.

Horixe baitzen kontua, hau da, pisu oro kentzea Israel Galvánen ikuskizunetako aurkikuntzarik argitsuenetako bati,  soinuari, alegia. Gauza Utreraren eta La Rinconadaren artean sortu zen, ongintzaren eta hipoteken artean, bere musikari talde hauta batekin audioa birziklatuta, ikusleei zorion-izpi laburren eztanda eskainita. Denok dakigu Israel Galván makina bat dela, eta hemen, haren soinua aratza eta garbia dela. 

Musika besterik ez! Azken finean, horixe da dantza flamenkoaren ezaugarrietako bat, eta bereziki, Israel Galvánen dantzarena. Gorputza tresna bat da. Ez soilik perkusio-tresna, baizik eta baita haize-, metal- eta hari-tresna bat ere; izan ere, gorputza mintzo da. Elo Cantónen biolinaren aurrean bihurritzen denean, notak zuretik dute gehiago. Geldi-geldia David Lagos eta Tomás de Perrateren aurrean, gorputzagoa da, erredundanteagoa. Caracafé ia haren bikia da, batzuetan eskuina, eta besteetan, ezkerra. Eta flamenkoagoa da, Lorca Proiektuaren perkusioak eta metalak azpimarratzen dituenean.