Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Israel Fernández

Israel Fernández

Abuztuak 22 23:30h Gaueko zikloa - 3 Reyes hotela

"Universo Pastora"

Toledoko kantari gaztea egungo flamenkoaren figura handietako bat izanen da. Ezaugarri berezia bat dakusagu berarengan: bere ahotsa espektro zabal-zabal batez hornitua baitago, eta urradura, zimikoa eta ijitotasuna ederki uztartzen dira abiadurarekin, doinuarekin eta musikaltasunarekin. Israelengan bi mundu bizi dira elkarrekin: antzinakoa eta garaikidea. Antzinako kantua gaztetu, osagai berriz hornitu, eta horrela, egungo zaleen barneraino sartu du. 

“Universo Pastora” lana Pavondarren etxeko mundu artistikoan murgildua heldu zaigu; bidaia bat iraganera, Israelen nortasun izugarriaz eta Carlos de Jacobaren moldaketez blaitua bere osoan. Musika etengabe dario errezitaldiari, kantuen arteko trantsizio ezinezkoen bila, argudio-hari bati jarraiki. Pastoraren ahotsa besoz beso loturik agertuko da Israelenarekin berarenarekin.