Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Israel Fernández y Joni Jiménez

Cómparte:

Israel Fernández eta Joni Jiménez

Abuztuak 22 12:45h Flamenco en los Balcones - Udaletxeko balkoia

Israel Fernández flamenko garbi-garbia da, eta garbitasuna arimaren adierazpiderik gailena da, sentimenduaren otoitza. Jakintza zabala, afinazio zehatza, erritmoaren zentzua, konpas zehatza, ahots gozoa, berezko sentiberatasuna; horra zergatik izan dezakeen Israelek etorkizun oparoa egungo kantu flamenkoan, flamenko zaleen iritziz. 

Bi mundu daude barnebilduta Israelengan, antzinakoa eta garaikidea. Hori dela eta, haren kantua flamenkoaren berezko bilakaeraren kantua da.   

Israelek Joni Jiménez gitarra-jole madrildar gaztea izanen du bidelagun, tradizio flamenkoko leinu luze baten ondorengoa. Rafael Farinaren biloba txikia eta Diego ‘El Cigala’ren lehengusua. 5 urterekin hasi zen gitarra jotzen aitaren eta aitatxiren eskutik,  Aquilino Jiménez ‘El Entri’ren Cañorroto eskolako jarraibideekin bat.  

Gazte izanik ere, goiz iritsi zen heldutasunera; eta goiz iritsi zitzaion talentua, dela etengabe ahaleginean aritzearen eraginez, dela esperientziak emana. Joni ohikoa da flamenko munduko tenplurik ospetsuenetan.