Iruña

Israel Fernández
Partekatu:

Abuztuak 28 | 21:30 h | Baluarte

Israel Fernández et Diego del Morao

"Ópera Flamenca"

Bere ahotsak, ñabardurez betea, hainbat belaunalditako belarriak erakarri ditu. Hanka bat tradizioan pausatuta eta bestea garaikidetasunean, Toledokoak Ópera Flamenca”-ko musikak ematen ditu, Diego del Morao gitarristarekin batera “Amor” diskoarekin eskuratu duen arrakastaren ondotik. 30eko hamarkadako kontzertu haiek kantu flamenkoz bete zituzten zezen-plazak. Flamenkoa masa-ikuskizun bihurtu zen, artistek esmokina jantzi zuten, eta La Niña de Los Peines, Manuel Vallejo, Pepe Marchena, El Carbonerillo eta beste batzuen oihartzunek bilakaera etengabean ari den genero musikala birdefinitu zuten. 

Israel Fernández (Corral de Almaguer, 1989) artista ijitoa da, andaluziarra jatorriz. Hainbat disko argitaratu ditu, hala nola ‘Universo Pastora’, eta bertan, begirada hori garatzen hasi zen. Halaber, bideo bat grabatu du Colors estudioan, Billie Eilish, Maluma eta Kidd Keok bezalaxe, baina flamenkoa kantaturik hatz-koxkorrek markatzen duten erritmoarekin bat. Eszenaratze pertsonal eta zaindua lagungarria izan zaio ospea hartzeko. Latin Grammy sarietarako izendapenak, Odeón Sari bat… Arras errotua du ibilbidea eta iragar daiteke etorkizun arrakastatsua izanen duela.

Diego del Morao (Jerez de la Frontera, 1979) egungo gitarra-jotzaile flamenko ospetsuenetako bat da, bai estatuan, bai nazioartean. Gai izan da eskola familiarra mantentzeko eta, haren gainean, bere musika sortzeko; beharbada, bere jotzea ezagunenetako bat izanen da egungo gitarristen artean. Moraíto Chicoren semea da;  beraz, flamenkoaren historia hurbileko gitarristen leinurik garrantzitsuenetako baten oinordekoa da. Diego El Cigala, Niña Pastori, José Mercé, Marina Heredia, Duquende eta Paco de Lucía bera ere lagundu ditu.