Tutera

Ismael de la Rosa “El Bola” et  Yerai Cortés
Partekatu:

Abuztuak 24 | 19:30 h | Fernando Remacha kontserbatorioa

Ismael de la Rosa “El Bola” et Yerai Cortés

Ismael de la Rosa, horrela baitu izena, aspaldian hasi zen zaleen belarriak liluratzen. Duela gutxiago, ordea, hasi da ematen barnean daukan onena. Sevillako gazte horrek berezkoa du talentua. Ahots urratua du. Baina, gainera, azken urteotan, bere diskurtsoa are ahaltsuagoa altxatu da, dantzarako kantuan barneratu baita sakon, eta arlo horretan lehen erreferentzietako bat da orain. 

Zintzur urratuko mutikoak baliabideak, ñabardurak eta koloreak bereganatu ditu. Palo sorta zabalean dihardu eta ikuskizunaren zentzua ere zabaldu du. Farruquito eta Alfonso Losarekin biran aritua, bakarka debutatu zuen Sevillako Flamenkoaren Biurtekoan eta Madrilgo Corral de la Morerían. Halaber, disko bat grabatu zuen Yerai Cortésen gitarrak lagundurik eta oraingoan ere huraxe izanen du bidelagun. Orain, lehen aldiz arituko da publiko nafarraren aurrean.