Iruña

Inés Bacán y Antonio Moya
Partekatu:

Abuztuak 26 | 12:00 h | Udaletxeko balkoia

Inés Bacán eta Antonio Moya

Ana Peña Vargas “del Pelao”ren eta Sebastián Peña “Bastián Bacán”en alaba, Inés Bacán (Lebrija, 1952) bere anaia Pedro Bacán gitarristaren eskutik hasi zuen bere ibilbidea, “Noches gitanas en Lebrija” eta beste disko batzuekin. Munduko flamenko jaialdi nagusietan parte hartu du, eta Curro Malena, El Lebrijano, Tomas de Perrate, Dorantes, Israel Galvan eta Moraito chico artistekin aritu da lankidetzan, besteak beste. Flamenco on Fireko emanaldian Antonio Moya (Nimes, 1965) izanen du lagun, hots, Frantziako etorkin andaluziarren semea, Fernanda eta Bernarda de Utrera, El Lebrijano, Manuel Agujano, Chano Lobato, Manuel de Paula eta Curro artistekin lan egindakoa.

Sarrera agortuak