Iruña

India Martínez
Partekatu:

Abenduak 22 | 21:30 h | Navarra Arena

India Martínez

"Palmeras Tour"

India Martínezengan (Kordoba, 1985) lehenik flamenkoa izan zen, eta gero, popa etorri zen. Neskatoa zelarik, kantu jondoko lehiaketak irabazi zituen,  eta gitarra eta solfeoa ikasi. Geroago, beste estilo batzuen eraginetara ireki zen, berezko nortasuna osatuta, eta horren ondorioz, erreferentziazko artistetako bat da Espainiako egungo eszena musikalean. Ikuspegi horren eta kode musikalen egiazko ezagutzaren ondorioz landu duen ibilbidean ugariak ditu platinozko diskoak eta mundu erdian eman ditu kontzertuak; gainera, ederki lortu du uztartzea bere jaiotzeko Andaluziaren tradizioa poparen irisgarritasun unibertsalarekin. 

F on Firen, Palmeras ikuskizuna gozatuko dugu, hau da, bere jatorrien eta haurtzaroaren aldarrikapena. Indiak askatasunaren eta espontaneotasunaren alde egiten du, eta bere printzarik adierazgarrienak aletzearekin batera, haur eta gazte garaia markatu zuten kopla batzuetara hurbilduko zaigu, piano bakar batek lagundurik.