Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Guadiana y Carlos de Jacoba

Guadiana eta Carlos de Jacoba

Abuztuak 25 13:30h - La Perla Hoteleko Balkoia

Antonio Suárez Salazar, Badajozen jaioa eta Guadiana esaten diotena, Extremadurako ‘Los Porrina’ cantaore leinukoa da. Ramón ‘El Portugués’en anaia, Porrina Badajozkoaren iloba, eta ‘La Negra’ren eta Juan Salazarren lehengusua.  

Ibilbide emankorrean, izen handi askorekin aritu da agertokietan, hala nola A Manuel Soto ‘Sordera’, Manzanita, Pepe Habichuela, Sara Baras, Antonio Canales, Tomatito edo Enrique Morenterekin. 

Aldaera aunitz ekarri dizkio kantuari, eta horrek berezitasun paregabea eman dio. Sortzaile inspiratua da, metal flamenko bikainaren jabea, ijitoek ohi duten tinbre handi eta garratzekoa; oinordetzan hartu duen artearen ezaugarriak ditu, hots, zimikoa eta buru-belarri aritzea. 

Guadianak modu baliotsua du kantu tradizionala ulertzeko; kantuak haren ahotsean berriturik isurtzen baitira.  Azken hamarkada hauetan, merezimendu handiz bihurtu da erreferentzia ukaezina, eta ez bakarrik, bere ondarea zaindu eta zabaltzeagatik, baizik eta era berean, huraxe modu imitaezinean garatzeagatik.  

Carlos de Jacoba gitarra-jolea Granadako Motrileko familia ijito batean jaio zen, eta txikitatik flamenkoarekiko maitasuna erakutsi zitzaion. Aldi berean, Huerta Carrasco bere auzoko karriketan, ‘bajañí’ren soinuaz behin betiko maitemindu zen.

Carlosek sekulako dohainak ditu jotzeko, eta behar bezalako sentiberatasuna eta sena ditu, kantua laguntzeko.  Ohargarriak dira oso haren nortasuna eta gitarraren dotorezia. Beti ari da soinu eremu berrien bila. Haren jotzeko moldean ederki uztarturik daude tradizioa, jotze ijitoenaren ezagutza eta grina, modernotasuna, freskura eta erromantizismoa.