Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Guadiana

Guadiana, Los Mellis

Abuztuak 25 23:30h Gaueko zikloa - 3 Reyes hotela

"De plata las herraduras"

Antonio Suárez Salazar Badajozen jaioa da. Guadiana esaten diote. Extremadurako Porrina izeneko kantari leinuko semea. Odolez heldu zaio gure gizonari flamenkorako sena, Ramón el Portuguésaren anaia baita, Badajozko Porrinaren iloba, eta La Negraren eta Juan Salazarren lehengusua. Ezin konta ahala aldaera ekarri dizkio kantuari, eta horrek berezitasun paregabea eman dio.

Sortzaile inspiratuaren lana da “De plata las herraduras”. Egilea ikuskizun osoa ageri zaigu, ahots zaharminduak ukitua, betiere ijitotasunez, zimikoz eta ahaleginez beterik, bere leinuan ohi denez. Ibilbide ederra da flamenkoko paloetan barna, Extremadurako lurreko sustraiaren omenetan, Badajozko Porrinaren funtsa etengabe gogora ekarrita.

Bere-bereak diren tangoak eta jaleoak tartekatzen dira Extremadurako palo tradizional eta kantu autoktonoen artean. Horra “jondorantz” eginiko bidaia, Mellistarren ahots zoragarriak lagun hartuta.