Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Gema Moneo

Gema Moneo

Abuztuak 21 23:30h Gaueko zikloa - 3 Reyes hotela

"Desde el sur y para el Norte"

Moneotarrez mintzatzea arrazaz mintzatzea da, eta Plazuelako funtsaz, Jerezko arteaz, konpasaren sorterri nagusiaz, eta flamenkoari zutabe bikainetarikoak eskaini dizkion leinu batez. 

Gema Moneo bere dinastiaren ordezkari gaztea da, eta hortxe dihardu borrokan oraindik ere bere dantzari eta talentuari esker indarrean dirauen eskolaren alde. Figura handi aunitz izan ditu irakasle, hala nola Manuela Carpio, Eva Yerbabuena, Farruquito, Juan de Juan eta Mauel Liñán, besteak beste. 13 urterekin hasi zen lanean Andaluziako peñarik eta tablaorik ospetsuenetan.  Urtetan, Farruquito eta Joaquín Cortés konpainian aritua. Egun, gaztea izanagatik ere, dantza flamenkoaren promesa handietako bat da jendearen iritziz.

Gemak, ohi duenez, bere dotorezia, adierazkortasun eta indar guztia erakutsiko ditu Flamenco On Firera ekarriko duen ikuskizunean. Gau-ekitaldi tradizionala, arrazaz, indarrez eta araztasunaz betea. Hortxe agertuko zaigu Gema bere herriko artistarik onenez inguratua, flamenkoa Hegoaldetik Iparralderantz hurbiltzeko, izenburuak dioen bezala.