Iruña

Francisco Suárez
Partekatu:

Abuztuak 27 | 12:30 h | Ezpeletako jauregia

Francisco Suárez

"El Torombo", "El baile"

Dantzari, txalo-jotzaile eta maisu honek gazteak hezten ditu flamenkoaren artean, konpasean eta dantzan Sevillako Hego Poligonotik, berak zuzentzen duen eskolan. Estilo kemena eta garbia darabil, Farrucok duela hainbat hamarkada inposatutako ildoei jarraikiz. Arras esparru garrantzitsuetan aritu da, hala nola Flamenkoaren Biurtekoan, non Maestranzaren Antzokia bete baitzuen, Andrés Marín eta Rafael Campallorekin batera. Hark, muntaketa hartan, iragana irudikatzen zuen. Munduan barna ibili da Farruco familiarekin, Argentinarekin eta beste artista batzuekin. Halaber, sareetan biralizatu da hark artea azaltzeko duen moldea, oso modu bitxia eta sakona delako, graziaz betea. Molde berbera erakutsi zuen Got Talent telebista saioan Fuera de Serie proiektuarekin. 

Gure jaialdian aritua da eta, oraingoan haurrendako tailer bat proposatu du Flamenco On Fireren bederatzigarren ediziorako, haurrek dantzari dagozkion kontuak ikas ditzaten dibulgatzaile bikain baten eskutik.