Farruquito
Partekatu:

Abuztuak 28 | 21:30 h | Baluarte

Farruquito
Invitada: Remedios Amaya

"Íntimo"

Bi belaunaldi ezberdineko bi artista handi arituko dira elkarrekin, Flamenco on Fire-n. Juan Manuel Fernández Montoya, “Farruquito”, (Sevilla, 1982) dantzaren artea eta zaina da. Leinu flamenko gogoangarri batengandik heldu da eta bost urte zituela aritu zen lehendabizikoz, Broadwayn. 12 urte zituela, Carlos Saurarentzat egin zuen dantza Flamenco filmean. 15ekin, berriz, aitatxi Farruco zendu eta gero, bere lehen ikuskizuna sortu zuen, Raíces flamencas. 2001ean, arrakasta handia lortu zuen nazioartean Farruquito y familia lanarekin, eta ondotik, beste batzuk etorri ziren, hala nola  Improvisao (2015), Flamenco on Fire jaialdian aurkeztutakoa.

Oraingo honetan, Íntimo ekarriko du Iruñera, bakardadetik ondutako ikuskizun flamenkoa. Agertokietan 30 urtean aritu izanak eragindako gogoeta da lanaren haria, dantzarik tradizionalenak abiaburu hartuta (Seguiriyak, Tangoak, Alegriak, Buleriak eta Soleareak), bere bilakaera formatu biluzi, berezko eta intimuan erakusteko. María Dolores Amaya Vega “Remedios Amaya” (Sevilla, 1962) izanen du oholtzan bidelagun, hau da, bere baitan flamenkoaren tradizioa eta garbitasuna biltzen dituen kantaorea. Jaiotzez Trianakoa, 70eko hamarkadaren bukaeran plazaratu zuen bakarkako lehen diskoa eta, orduz geroztik, ibilbide zabal eta emankorra egin du, hainbat artistarekin aritu da elkarlanean -Diego Carrascorekin, adibidez-, Alejandro Sanzek ekoiztutako disko bat argitaratuta.