TUTERA

Partekatu:

Abuztuak 25 | 21:30 h | Gaztambide Antzokia

Falete

"Prefiero ser así"

Rafael Ojeda Rojas Sevillan jaio zen, 1978an, familia artistiko batengan. Falin izan zuen aita, hots, Cantores de Híspalis taldearen sortzaileetako bat. 14 urte zituela, bere hiriko Lope de Vega antzokian egin zuen debuta, “La Chunga”ren dantzarako kantatuta. Faleteren lehen lanen artean daude Danzas de España ikuskizuna eta Gabriela Ortegari egindako omenaldiak, bai eta Japonian egindako hainbat lan ere. Jesús Quinteroren saioaren bidez, publiko berriak ezagutu zuen eta, 2004an, bakarkako lehen diskoa plazaratu zuen, Amar duele. Orduz geroztik, etengabe aritu da emanaldiak ematen, harik eta Espainiako eszena musikalaren ahots ospetsuenetako bat bihurtu den arte, sustrai flamenkoa, kopla urratua eta sentimendu garaikidea uztarturik.  

Flamenco On Firen, Faletek Prefiero ser así ikuskizuna emanen du, hau da, kopla, balada eta katu bilduma bat, Nino Bravo, Raphael, Rocío Jurado, Maite Martín eta Bambino gogora ekarrita. Azken buruan, arteaz duen ikuskera erakutsiko digu, hau da, artea askatasunaren adierazpide gisa, lokarririk gabea, sentimendu hutsak gidaturikoa.