Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Ezequiel Benítez

Cómparte:

Ezequiel Benítez

Abuztuak 25 19:00h Baluarte - Flamenco on fire agertokia

Ezequiel Benítez Santiagokoa da, hau da, Jerez de la Fronterako tradizio handienetako auzo batekoa, eta Alfredo Benítez flamenkologo ospetsuaren semea. Artez inguraturik hazita, flamenko garbiaren zale amorratua da. Beraz, erran daiteke gazte balios honek egiazko aukera duela flamenkoaren benetako muina salbatzeko eta handitzeko.

Ortodoxoa du kantua, eta aldi berean, berritzailea. Izan ere, letrak sortzeaz gain, halako ukitu berezia ematen die musika-interpretazioei, eta horren ondorioz, kantaore bitxia da egiazki, Jerezko eskolako kide peto-petokoa. Ezequielek errepertorio zabala ekarriko digu, den-dena dotoreziaz, sentimenduz eta maisutasunez emanda.