Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Eva Yerbabuena

Eva Yerbabuena, José Valencia, Miguel Ortega y Segundo Falcón

Abuztuak 25 21:00h - Baluarte

"Carne y Hueso"

Eva Yerbabuena aipatzea, azken hamarkada hauetako dantza flamenkoaren gailurretako batez mintzatzea da. Teknika eta eszena erabat menderatuta, bere dantza moldeak generoaren aukera koreografikoak eta adierazkorrak zabaldu ditu, bere-berea duen estiloa sortuta. Ameslaria, flamenko-dantzari aparta, belaunaldi bakoitzean arte munduan agertu ohi den sentiberatasunez jantzia. Hitz batez, handitasunak ukitutako emakumea.

“Carne y Hueso” lanean, Evak alde batera uzten du hunkidura ez den gauza oro; biluztu eta, oroz gain, zintzotasunez erakutsiko du flamenkoaren tramoia. Bost bailaorek, kantuak, perkusioak, gitarrak eta ahotsak babestuko dute gure artista, Evak bere urrakortasuna agertzeko lanean; azken finean, ikuslearekiko intimitate eskuzabalerantz egindako bidaia da.