Iruña

Estévez y Paños
Partekatu:

Abuztuak 27 | 21:30 h | Baluarte

Estévez & Paños

"La Confluencia"

Estévez y Paños konpainia 2003an lotu zitzaion bideari eta, harrezkeroztik, dantza flamenkoaren lan nabarmenetako batzuen atzean eta aurrean dago. Bi-biak dantzariak eta koreografoak, Rafael Estevez (Huelva, 1979) eta Valeriano Paños (Bartzelona, 1976) beren belaunaldiko artista gorenekin aritu dira: Miguel Poveda, Rocio Molina, Olga Pericet, Manuel Liñán eta Patricia Guerrerorekin, hain zuzen. Izan ere, horiek oro haien zuzendaritzapean aritu dira munduko agertokirik garrantzitsuenetan (New York, Londres, Montreal, Paris…). Halaber, Carlos Saurarekin batera, ‘Flamenco flamenco’ filmean parte hartu zuten.

‘La consagración’ lanak Koreografia Onenaren Giraldilloa merezi izan zuen Sevillako Flamenkoaren Biurtekoan, 2016an. 2019an, Dantza Sari Nazionala eskuratu zuten sorkuntza modalitatean, Kultura Ministerioak emanik. Andaluziako Ballet Flamenkoa zuzendu zuten hiru urtez; behar hainbateko astia izan zuten ‘Flamencolorquiano’ eta ‘Aquel Silverio’ lan ederrak sortzeko eta kantuaren ezagutza sakona zutela erakusteko, mugimenduak kantua baitu abiaburu. Oroz gain, sotiltasunari emanak dauden sortzaileak dira.

‘La confluencia’ lanak Madrilgo Teatro del Canal-eko egoitza artistikoetan du abiapuntua, eta helburu nagusia da koreografia, musika eta eszena lantzea, iraganetik eta arte garaikideetatik ere elikatzen den egungo hizkuntza batetik abiatuta. Izenburua, beraz, estetikei eta garaiei buruzkoa da. Kontu orok nahasi gabe bat egiten duen lekua.