Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Elena San Román. Gonbidatua: Arnaud Dumond

Abuztuak 26 19:30h - Civivox Condestable

"Elenita"

Gurasoak espainiarrak, Frantzian jaioa, Elena San Románek Normandiako Kontserbatorioan ikasi zuen gitarra jotzen, eta Arnaud Dumond maisua izan zuen irakasle. Gizon horrek flamenkorako dohain handiak ikusi zituen ikaslearengan, eta arte horretako ateak ireki zizkion, Paco de Lucíaren eta Camaronen musikaren bitartez, betiere.

Sevillako Cristina Heeren Fundazioak beka bat eman zion. Gero, Frantziara itzuli, eta gaur egun, Frantziako zoko-moko guztietan dabil buru-belarri lanean, eskuartean darabilen ‘Las Chicas de Ripas’ saioarekin.  

 Elenita errezitaldiak palo flamenko tradizionalak ekarriko dizkigu, hala Huelvako fandangoak, nola tangoak, buleriak eta Sabicasen Soleá bat, Iruñeko Maisuaren omenetan.